Menua

Limontxeloa

  • Limontxeloa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Limontxeloa – 

Osagaiak

  • Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa
  • 7 limoi, horiak eta usain goxokoak
  • Litro bat ur + baso bat
  • 250 g azukre

Limontxelo

Errezeta

Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde zuria kenduta). 10 egunez utziko dugu beratzen. Egun horiek iraganik, alkohola iragazkitik pasatuko dugu.

Beste alde batetik, litro bat ur eta basokada bat jarriko ditugu aparte, azukrearekin. Irakinarazi eta gero, 5 minutuz hozten utziko dugu, eta ondoren lehendik iragazitako alkoholarekin nahasiko dugu. Ordu batzuk eman ditzala pausatzen. Edaria botilatu eta ongi itxita hozkailuan sartu zerbitzatu baino lehen. Zenbat eta hotzago egon, orduan eta gehiago edango eta mozkortuko gara.

Limontxeloa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ozpin-olioa limoiarekin

Ozpin-olioa limoiarekin

Ozpin-olioa limoiarekin –  Osagaiak Oliba olio birjina, estra, hiru litro laurden Limoi zukua, iragazkitik pasatua, litro laurdena Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Teknika Gopor batean gatza, piperbeltza eta limoi zukua jarriko ditugu. Nahasi egingo …

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa –  Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Xerezko ardo ozpina, 200 g Limoi zukua, litro laurdena Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Errezeta Gopor batean gatza, …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

sukaldean-fondo0

Piku, limoi berde eta albahaka zopa hotza

Osagaiak 16 piku, ongi onduak 3 banana, ongi onduak Litro bat ur 160 g azukre Bainila adaxka bat, ireki eta aletua 4 limoi berderen zukua eta birrindura Albahaka freskoa, eskukada eder bat Errezeta Albahakari hostoak …