Menua

Limoi moussea

  • limoi moussea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Limoi moussea –

Osagaiak

  • 200 g esnegain likido
  • 250 g azukre
  • 10 arrautza gorringo
  • 150 g limoi zuku
  • 60 g gelatina-hautsa
  • 200 g arrautza zuringo

Errezeta

  1. Esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola batean nahasi, eta berotzen ipiniko dugu guztia, baina irakin gabe, oso garrantzitsua. Jotzeari utzi gabe, eta tenperatura handian dagoenean, baina irakin gabe betiere, erantsiko ditugu limoi zukua eta gelatina-hautsa. Hagaxkekin ongi joko dugu orea ondoren. Sutatik atera eta utziko dugu pittin bat epeltzen.
  2. Beste gopor batean joko ditugu arrautza zuringoak elur itxura eman arte, eta erantsiko ditugu geratzen diren 150 gramo azukreak. Orduan erantsiko ditugu, limoi krema epela dugun goporrean, zuringo joak gomazko espatula batez, goitik behera nahasiz, poliki-poliki, jaitsi ez daitezen, ongi nahasitako moussea lortu arte.
  3. Orea gopor txiki edo poteetan isuri eta sartuko ditugu guztiak hozkailuan, ordu batzuetan, moussea finkatu eta fresko-fresko gera dadin. Zerbitzatuko ditugu.

Limoi moussea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ozpin-olioa limoiarekin

Ozpin-olioa limoiarekin

Ozpin-olioa limoiarekin –  Osagaiak Oliba olio birjina, estra, hiru litro laurden Limoi zukua, iragazkitik pasatua, litro laurdena Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Teknika Gopor batean gatza, piperbeltza eta limoi zukua jarriko ditugu. Nahasi egingo …

limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa –  Osagaiak 5 arrautza 350 g azukre 150 g esnegain likido Gatz pixar bat 270 g irin Legamia-hautsa pixar bat 2 limoiren birrindura 100 g gurin urtu … Errezeta Gopor batean, hagaxkez ongi …

limonada

Limonada

Limonada Osagaiak 6 limoiren zukua Azukrea, norberaren gogara Ur hotza Izotza … Errezeta Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder …

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa –  Osagaiak Ardo beltz gaztea, litro bat 6 koilarakada azukre Litro laurden bat Pedro Ximenez Laranja bat eta limoi bat, puska handitan Izotzak Errezeta Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka …

Limontxeloa

Limontxeloa

Limontxeloa –  Osagaiak Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa 7 limoi, horiak eta usain goxokoak Litro bat ur + baso bat 250 g azukre Limontxelo Errezeta Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde …