Menua

Legatza saltsa berdean txirlekin

  • Legatza saltsa berdean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Legatza saltsa berdean txirlekin – 

Osagaiak

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • 32 txirla handi
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

 

Errezeta

  1. Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora.
  2. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina berotzen, kazola ukitu gabe. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.
  3. Kazola sutatik atera baino une batzuk lehenago sartuko ditugu txirlak. Kazola tapatuko dugu ondoren. Ireki ahal aterako ditugu txirlak. Azkena atera eta berriro sartuko ditugu guztiak. Baten bat irekitzen ez bada, gupidarik gabe bazter dezagun.
  4. Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu (txirlak kazolan onduko dira) eta berehala zerbitza dezagun.

Legatza saltsa berdean txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …

sukaldean-fondo0

Legatza plantxan

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz …

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin –  Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …

sukaldean-fondo0

Legatz pastela

Osagaiak Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin –  Osagaiak 3/4 Kg Txirla 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak 3 baratxuri ale, xehatuak Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Irina, ximiko …