Menua

Legatza ganba eta txirlekin

  • Legatza ganba eta txirlekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Legatza ganba eta txirlekin – 

Osagaiak

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak
  • Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • 1/2 kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

 

Errezeta

  1. Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
  2. Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen.
  3. Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik.
  4. Perrexil xehatua erantsi eta legatz solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!

Legatza ganba eta txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin –  Osagaiak 3/4 Kg Txirla 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak 3 baratxuri ale, xehatuak Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Irina, ximiko …

Ganba koktela

Ganba koktela

Ganba koktela –  Osagaiak 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua Xorta bat laranja zuku Xorta bat limoi zuku Xorta …

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin –  Osagaiak 32 ganba fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan

Ganbak plantxan –  Osagaiak 2 kg ganba Oliba olioa Gatz larria   Errezeta Uretan pasa eta lehortuko ditugu ganbak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian …

Txirlak plantxan

Txirlak plantxan

Txirlak plantxan –  Osagaiak 1,6 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio Kaienako piper-mutur bat 2 baratxuri ale, xerratan moztuak koilarakada handi bat sagardo-ozpin Perrexila, trauskil xehatua … Errezeta Ur ugarian garbituko ditugu txirlak, barruan …