Menua

Legatz isatsa txangurruz betea

  • Legatz isatsa txangurruz betea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Legatz isatsa txangurruz betea – 

Osagaiak

  • Legatz isats bat, 1,2 kg-koa. Arrain-saltzaileak kenduko dio hezurra, bitan ireki ondoren edo, trebea bada, hezurra isatsa ireki gabe aterata (barrutik zuloa eginda)
  • 400 g txangurru, Donostiako eran maneatua
  • Ura, xorta bat
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xaflatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Legatz isatsa txangurruz betea

Errezeta

Kanpotik eta barrutik emango diogu legatzari gatza. Mahaian aurkeztuko dugun erretilu berberean erreko dugu. Txangurru dagoeneko maneatua erabiliko dugu betegarri gisa; ogitartekoen moduan edo, bestela, txangurrua hezurrak utzitako zuloan galkatuta, beteko dugu legatza. Ura gainetik garaztatu (ez lehortzeko), aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko dugu legatz isatsa 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro isatsa, mamia egina dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Legatza labetik atera baino minutu batzuk lehenago, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu legatz isatsaren gainetik. Zerbitzatzerakoan, labe-erretiluaren hondoa marruskatu eta lortutako zukuarekin garaztatuko dugu arraina, mamitsuago egon dadin.

kasu!

Txangurruaren ordez aukera ezberdin xinpleagoa dira ganbak, eta primeran geratzen da.

 

Legatz isatsa txangurruz betea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Legatz kokotxak saltsa berdean

Legatz kokotxak saltsa berdean

Legatz kokotxak saltsa berdean –  Osagaiak 850 bat g legatz kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil …

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –  Osagaiak 150 g-ko 4 legatz xerra 160 g “griego” erako jogurta alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena) perrexila limoi bat oliba olioa gatza … Errezeta Alga noria tira finetan moztu eta …

sukaldean-fondo0

Legatz kokotea labean

Osagaiak 2 legatz kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 4 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …

sukaldean-fondo0

Legatz ganboa txirlekin

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …

sukaldean-fondo0

Legatza plantxan

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz …