Menua

Kuiatxoak haragiz beteta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g
  • 4 kuiatxo handi
  • 4 koilarakada oliba olio
  • 4 koilarakada handi tomate saltsa
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka bat utziz azalari erantsita, zentimetro bat gutxi gorabehera. Atera dugun kuiatxo mamia xehatuko dugu gero.

Zartagin handi batean, koilarakada bat oliotan, 8 kuiatxo erdiak gazitu eta bi aldeetan gorrituko ditugu pixka bat. Labeko erretilu batean utziko ditugu. Kuiatxoak salteatu ditugun zartagin berean, gainerako olioa jarri eta, su bizi-bizian, frijituko dugu kuiatxo mamia, 10 bat minutuz, ongi egiten den arte. Orduan, une horretan, haragia erantsi, gazituta, eta ongi nahasi. Segitu dezala denak su bizian. Egin dadila su bizian ordu erdiz, haragiak askatzen duen urina lurrundu arte, haragia ongi egin arte. Hori dena koilararekin eragiteari utzi gabe egingo dugu, haragi xehatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Tomate saltsa gehitu gero. Gatzik behar ote duen begiratu. Hori izango da kuiatxoen betegarria.

Kuiatxo hustu eta salteatuak beteko ditugu orain. Betegarriak muinoa egin dezala. Labean edo mikrouhinen labean berotu minutu batzuez, behar duten tenperatura iritsi dutela ikusten dugun arte.

Elikagaietan aberatsagoak izan daitezen nahi badugu, labera sartu aurretik bexamel egin berriaz eta gazta arraspatuaz estali, edo gazta arraspatu hutsaz, axaletik erreak eta gorrituak izateko. Horrela, gustagarriagoak izango dira haurrentzat.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpal bat Mutur eder bat gurin Zimiko bat …

sukaldean-fondo0

Ttotto beroa (hot-dog)

Osagaiak 4 opil luze eta mehe 8 saltxitxa on Piper berde bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Alde batetik irekiko ditugu opilak edo ogiak, eta prest utziko ditugu betetzeko. Padera …

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 3 tipula ertain, xerratan moztuak 2 kuiatxo 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, …

pasta-bolognesa

Pasta bolognesa

Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

haragi fonduea

Haragi fonduea

Haragi fonduea Osagaiak Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua Litro eta erdi oliba olio 3 baratxuri ale Haragi fonduea Errezeta Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko …