Kuiatxoak haragiz beteta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g
- 4 kuiatxo handi
- 4 koilarakada oliba olio
- 4 koilarakada handi tomate saltsa
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka bat utziz azalari erantsita, zentimetro bat gutxi gorabehera. Atera dugun kuiatxo mamia xehatuko dugu gero.
Zartagin handi batean, koilarakada bat oliotan, 8 kuiatxo erdiak gazitu eta bi aldeetan gorrituko ditugu pixka bat. Labeko erretilu batean utziko ditugu. Kuiatxoak salteatu ditugun zartagin berean, gainerako olioa jarri eta, su bizi-bizian, frijituko dugu kuiatxo mamia, 10 bat minutuz, ongi egiten den arte. Orduan, une horretan, haragia erantsi, gazituta, eta ongi nahasi. Segitu dezala denak su bizian. Egin dadila su bizian ordu erdiz, haragiak askatzen duen urina lurrundu arte, haragia ongi egin arte. Hori dena koilararekin eragiteari utzi gabe egingo dugu, haragi xehatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Tomate saltsa gehitu gero. Gatzik behar ote duen begiratu. Hori izango da kuiatxoen betegarria.
Kuiatxo hustu eta salteatuak beteko ditugu orain. Betegarriak muinoa egin dezala. Labean edo mikrouhinen labean berotu minutu batzuez, behar duten tenperatura iritsi dutela ikusten dugun arte.
Elikagaietan aberatsagoak izan daitezen nahi badugu, labera sartu aurretik bexamel egin berriaz eta gazta arraspatuaz estali, edo gazta arraspatu hutsaz, axaletik erreak eta gorrituak izateko. Horrela, gustagarriagoak izango dira haurrentzat.

Behi haragia saltsan barrengorriekin
Osagaiak 1,5 kg behi haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin pixar bat 10 koilarakada …

Hanburgesak
Hanburgesak – Osagaiak Kg bat haragi xehatu, hainbat motatakoa: txerria, txahala eta behia 2 arrautza gorringo Perrexil xehatua Ogi mamia, puska eder bat, esnetan beratua eta ondoren xukatua 2 tipula ertain, pikatuak Oliba olioa, tipulak …

Haragi fonduea
Haragi fonduea Osagaiak Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua Litro eta erdi oliba olio 3 baratxuri ale Haragi fonduea Errezeta Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko …

Pasta haragi eta limoi azalarekin
Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

Tripakiak bizkaiko eran
Tripakiak bizkaiko eran – Osagaiak Kg erdia txahal mutur Kg bat tripaki, garbi eta lauki handitan moztuak Txahal hanka erdi bat Txerri hanka erdia Txahal zankar hezur bat Tipula bat Baratxuri ale bat Azenario bat …