Menua

Krema tarta mugurdiekin

  • Krema tarta mugurdiekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Krema tarta mugurdiekin – 

Osagaiak

  • Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza
  • Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera
  • Mugurdi freskoak, txortenik gabe
  • Azukrea hautsetan

Krema tarta mugurdiekin

Errezeta

Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema hondo osoan zehar, zopako koilara baten kanpoaldeaz baliatuta. Metalezko moldea oraindik kendu gabe egingo dugu hori, ertzak babestearren. Moldearen hondoa aldagarria bada, erosoago kendu ahal izango dugu.

Mugurdiak ipiniko ditugu kremaren azalean, ahalik eta txukunen. Hobe dugu fruta erdialdean pilatuta, tarta mamitsu eta zaporetsuagoa izan dadin. Bukatzeko, oparo hautseztatuko dugu azukre-hautsa gainetik, tarta ongi elurtuta uzteko. Lehenbailehen jango dugu tarta.

Komenigarria da tarta egin bezain laster jatea, beratu gabe fresko eta kurruskari egon dadin. Sekula ez dugu tarta hozkailuan sartuko: beratu eta hondatu egingo da.

Kremaren ordez, limoiz edo pistatxo-krema bideratu ahal izango dugu. Ezin hobea izango da emaitza.

Krema tarta mugurdiekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pikuak chantilly kremarekin

Pikuak chantilly kremarekin

Pikuak chantilly kremarekin –  Osagaiak 24 piku heldu Litro erdia chantilly krema Errezeta Xomorrorik eta txortenik gabe egongo dira pikuak. Beharra izanez gero, uretan pasatuko ditugu bizkor, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren leunki. Zuritu …

sukaldean-fondo0

Mugurdi saltsa

Osagaiak 2 kg mugurdi 200 g azukre Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren …

Krema kruxpetak

Krema kruxpetak

Krema kruxpetak –  Osagaiak Haize kruxpetak, frijituak eta epelduak Krema epela, egin berria Azukre-hautsa Krema kruxpetak Errezeta Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien …

Krema arina

Krema arina

Krema arina –  Osagaiak 750 g krema hotza 250 g esnegain, harrotua, azukre pixar batekin Ron xorta bat … Errezeta Azukre pixar bat emango diogu esnegain harrotuari, sendo-sendo geldi dadin, erori gabe. Ontzi batean nahasiko …

Krema labean mamitua

Krema labean mamitua

Krema labean mamitua –  Osagaiak 10 arrautza gorringo 12 koilarakada azukre 200 g esne 600 g esnegain likido Krema labean mamitua Errezeta Ontzi batean arrautza gorringoak eta azukrea nahasi eta hagaxkez joko ditugu nahastura loditu …