Karrakela eta patata entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak
- Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak
- 2 tipulin, xafla oso mehetan moztuak
- Oliba olio birjina
- Xorta bat limoi zuku
- Perrexil pikatua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Errezeta
Garrantzitsua da patatak oraindik epel daudela xerratzea. Gatz-piperra eman eta erretilu edo gopor batean ipiniko ditugu ondoren. Sardexka batez, katilu batean joko ditugu batera olioa eta limoi zukua, eta pataten gainean garaztatuko dugu gero limoi-olioa. Perrexila eta magurio oskol gabeak (karrakelak edo mailak ere deitzen zaie) erantsiko ditugu ondoren. Xafla mehetan mozturiko tipulinaren gainean hedatuko dugu orduan entsalada-gaia. Kontu handiz, patata hauts ez dadin, nahasiko ditugu gai guztiak.
Patata entsaladak askoz zaporetsuagoak dira, patata oraindik epel dagoela ontzen baditugu, hobekiago zurrupatzen baitituzte horrela gatzozpin-gaiak.

Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan
Osagaiak 8 patata ertain Baratxuri-buru bat Porru puska bat Piperbeltza, 3 ale Izokin ketua, 8 xerra eder 5 koilarakada ur 150 g gurin Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltza …

Patata kroketak
Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin
Azalore egosia patata eta baratxuriarekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …

Patatak saltsa berdean
Patatak saltsa berdean – Osagaiak 4 koilarakada oliba olio Tipulin txiki bat, xehatua 4 baratxuri ale Kilo bat patata Ardo zuria, baxoerdi bat Arrain salda edo ura Perrexil txikitua Gatza Patatak saltsa berdean Errezeta Kazola …

Patata purea gurinarekin
Osagaiak Kg bat patata, egosia 600 g gurin hotz Esnea, baso erdi handi bat Esnegain urtua, baso erdia Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur …