Menua

Kardua orburuekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kardu bat gordinik
  • 8 orburu natural, egosiak
  • Ura
  • Gatza
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 2 koilarakada oliba olio
  • 2 koilaratxokada irin
  • Kardua egosi den salda, edontzi handi bat
  • Xorta bat ardo zuri
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Kardua garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.

Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan.

Kardu erregosiaren gainean irauliko ditugu orburu naturalak, ordurako egosiak eta bitan edo lautan zatituak. Perrexil xehatua erantsi ondoren, gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu kardua eta orburuak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Kardu irin-arrautzeztatuta saltsan

Osagaiak Kardu egosi bat, zatitua Irina Arrautza joa Perrexil xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, pikatua Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Zimiko …

sukaldean-fondo0

Orburuak beren horretan

Osagaiak 32 orburu Xorta bat oliba olio Gatza Ura *Lau pertsonentzat Errezeta Kanpoko hostoak kendu eta bi hatzeko tartea kenduko diegu ia-ia orburuen muturrei. Kontuz zurituko dugu oinaldea, ahalik eta mami gehienari eutsirik. Beste hainbeste …

sukaldean-fondo0

Kardu entsalada

Osagaiak Kardu bat gordinik 8 koilarakada oliba olio birjina Koilarakada bat sagardo-ozpin Baratxuri ale bat, xehatua Gatza Errezeta Kardu gorria da entsaladan jateko dagoen kardu mota. Kardu mota hau lantzeko, laborariak lurrez estaltzen du landarea …

sukaldean-fondo0

Orburu gordinak gatzozpinetan

Osagaiak 12 orburu Tipulin erdia, pikatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexila, xehatua 8 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo-ozpin Koilarakada bat limoi zuku Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egosteko balira bezala garbituko …

Orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin –  Osagaiak 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak Kg erdia txirla 2 baratxuri ale, pikatuak Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru 3 koilarakada oliba olio Perrexila, pikatua Koilarakada apal bat irin …