Menua

Kapoia saltsan

  • kapoia saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Kapoia saltsan – 

kapoia 0Osagaiak

  • Kapoi eder bat, puskatan egina saltsan egiteko
  • Litro eta erdi ardo beltz
  • Zorrotada bat oliba olio
  • Zorrotada bat brandy
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • 8 ale piperbeltz
  • Ura
  • Koilarakada bat ezti
  • 5 koilarakada oliba olio
  • 100 g gurin hotz

Errezeta

kapoia saltsanOngi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu kapoi puskak. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak eta piperbeltza, eta olio eta ardo zorrotada ederrak isuriko ditugu. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe.

Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, kapoia xamur gelditu arte, hau da, 90 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori). Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu kapoi puskak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia.

Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada bat ezti eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu.

Kapoiaren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Pausatzen utziko dugu berriro, berotu eta jan aurretik.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

kapoia

Kapoia garbitzeko era

Osagaiak Gatza Piperbeltza Errezeta Guztiz lumatu ondoren, luma-hondarrak eta orratzak kenduko dizkiogu hegaztiari. Garretan erreko dugu, lumaren edo iluparen arrastorik gera ez dadin. Hankak eta burua bereiziko ditugu ondoren, lepoa eta ipurdia ukitu gabe utzirik. …

Kapoi errea baratxuriarekin

Kapoi errea baratxuriarekin

Osagaiak Kapoi eder bat, garbia eta erretzeko prestatua 4 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso bete ur Kapoi errea baratxuriarekin Errezeta Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan …

Kapoi erre barrubetea

Kapoi erre barrubetea

Kapoi erre barrubetea –  Osagaiak Kapoi eder bat, garbia eta barrubetetzeko prestatua Baratxuri-buru bat 15 koilarakada haragi salda edo ur 2 eskukada handi ogi mami, esnetan beratua eta xukatua 400 g. oilasko haragi, xehatua Tipulin …