Menua

Kapoi erre barrubetea

  • Kapoi erre barrubetea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Kapoi erre barrubetea – 

Osagaiak

  • Kapoi eder bat, garbia eta barrubetetzeko prestatua
  • Baratxuri-buru bat
  • 15 koilarakada haragi salda edo ur
  • 2 eskukada handi ogi mami, esnetan beratua eta xukatua
  • 400 g. oilasko haragi, xehatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Gurina, mutur bat
  • Sagar bat, dadotan moztua
  • Tanta batzuk limoi zuku
  • Perrexil xehatua
  • Gatza eta piperbeltza

Kapoi erre barrubetea

Errezeta

Betegarria egingo dugu lehenik. Padera bat sutan jarri eta gurin mutur batekin salteatuko ditugu, bizkor, sagar dadoak. Tanta batzuk limoi isuriko ditugu haien gainean. Ogi mamia, oilasko haragia, tipulina, perrexil xehatua, gatza eta piperbeltza ipiniko ditugu gopor batean; eskuz nahasi (eskuak garbi dauzkagula, jakina!) eta horra betegarria!

Kapoia ongi garbitu eta haren barruan sartuko dugu betegarria; hari batez lotuko dugu ondoren kapoia, paparrak eta hankak ongi estutuz. Gatza emango diogu kanpoaldetik.

Kapoia egiteko, labe-erretilu batean, baratxuri-burua eta salda edo ura erantsi eta albo baten gainean ipiniko dugu kapoia. Labea 200º-ko tenperaturan jarri eta hantxe edukiko dugu erretilua 30 bat minutuan. Haien ostean, labeko atea ireki, bere zukuaz garaztatu eta erretako alboaren gainean jarriko dugu kapoia, horrela beste 30 bat minutu egin ditzan. Epe horren ondoren, labea ireki eta paparraren gainean jarriko dugu kapoia, bizkarra gora. Beste 30 bat minutuan edukiko dugu horrela bere zukuaz aldiro bustirik.

Ondoren, labea ireki eta bere paparraren gainean jarriko dugu kapoia, mokoz behera, eta beste 30 bat minutuan edukiko dugu jarrera horretan. Bere zukuan bustiko dugu berriro hegaztia. Azkenik, epe horren ondoren, mokoz gora jarriko dugu hegaztia, paparra gora beraz, eta erretzen utziko dugu, ongi gorritu arte. Beharko balitz, ur pixka bat erantsiko genuke hegaztia erre bitartean, lehor ez dadin. Heze egon behar du beti erretiluak.

Kapoia plater batean ipini eta aluminio-paperaz bilduko dugu ondoren. 15 bat minutuan edukiko dugu horrela, pausatzen.

Hegaztia puskatzerakoan, 2 hankak eta bi paparrak bereiziko ditugu lehenik, eta bitan egingo ditugu ondoren puska horietako bakoitza, duten tamainagatik. Beraz, 8 puska bereiziko ditugu guztira. Erretilu bero batean banatuko ditugu, kapoiaren barrutik atera dugun betegarriarekin batean. Errekiaren zukuaz bustiko ditugu puska guztiak.

Kapoi erre barrubetea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

kapoia saltsan

Kapoia saltsan

Kapoia saltsan –  Osagaiak Kapoi eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat oliba olio Zorrotada bat brandy 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua Eskukada bat perrexil …

kapoia

Kapoia garbitzeko era

Osagaiak Gatza Piperbeltza Errezeta Guztiz lumatu ondoren, luma-hondarrak eta orratzak kenduko dizkiogu hegaztiari. Garretan erreko dugu, lumaren edo iluparen arrastorik gera ez dadin. Hankak eta burua bereiziko ditugu ondoren, lepoa eta ipurdia ukitu gabe utzirik. …

Kapoi errea baratxuriarekin

Kapoi errea baratxuriarekin

Osagaiak Kapoi eder bat, garbia eta erretzeko prestatua 4 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso bete ur Kapoi errea baratxuriarekin Errezeta Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan …