Menua

Izokina marinatua

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Izokin fresko baten gorputza, 1,8 bat kg, azalarekin eta hezurrik gabe, bi solomotan banatua,
  • Gatz larria eta azukrea
  • Eskukada bat aneta fresko (Belar bat da aneta: eneldo, aneth)

Errezeta

Depilatzeko pintza edo aliketa txiki batzuez aztertuko dugu solomo bakoitza luzera osoan zehar, eta hartan han eta hemen ageri diren hezur txikiak kenduko ditugu. Hala eginda, arazorik gabe xerratu ahal izango dugu izokina marinatu eta gero, ez du labanak hezurrekin etengabe topo egingo.

Oparo emango diegu azukrea solomoei eta aneta hosto freskoekin estaliko ditugu ondoren. Solomoak zabal sartuko diren erretilu batean ipiniko dugu lehena, azala behera, gatz larriz antolaturiko azpi baten gainean. Gatz gehiagoz estaliko dugu ondoren, eta geruza horren gainean pausatuko dugu bigarren solomoa, ogitarteko bat balitz bezala, azala gora. Mamiaren aldetik batuko dira solomoak, eta azala geldituko zaie kanpoaldean, erretiluaren kontra bata eta zeru aldera begira bestea. Gatz larri gehiagoz estaliko dugu guztia, zirrikitu guztiak ongi itxi arte. Garrantzia badu ondoko honek, gauden adi beraz: pisu on bat jarriko dugu gainean  (adreilu bat, edota Joan Mari Irigoienen LUR BAT HARATAGO nobela, esate baterako, zatar garbi batean bildua), eta izokin solomoak era horretan eta hozkailuan gutxienez 12 orduan edukiko.

Epe horren ondoren, gatz soberakina kendu eta uretan garbituko ditugu solomoak. Berehala lehortu eta erabili egingo ditugu: xerratan moztuak, izokin ketuaren antzera, edo takotan moztuak, gaztaren antzera, mahai-aurreko gisa aurkezteko.

Izokina prestatzeko modu honek oso aukera mamitsua eskaintzen digu izokin ketu garestiari ordea hartzeko, arrain freskoaren prezioan ordainduko baitugu izokina. Ederra aukera!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

izokin pintxoa

Izokin pintxoa unax eran

Izokin pintxoa unax eran –  Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …

izokina parrilan 2

Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan

Osagaiak 8 patata ertain Baratxuri-buru bat Porru puska bat Piperbeltza, 3 ale Izokin ketua, 8 xerra eder 5 koilarakada ur 150 g gurin Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltza …

izokina eskabetxean

Izokin marmitakoa

Izokin marmitakoa –  Osagaiak Izokinaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat …

Pickled-Salmon

Izokina eskabetxean

Izokina eskabetxean –  Osagaiak 800 g izokin, 3×3 cm-ko zatitan moztuta 2 koilarakada gatz lodi Koilarakada bat piper beltz 4 erramu hosto 12 adar perrexil 4 adar ezkai 2 koilarakada piperrauts gozo (Verakoa, ahal bada) …

izokina

Izokina plantxan saltsa tartaroarekin

Izokina plantxan saltsa tartaroarekin –  Osagaiak 4 izokin solomo, hezurrik gabe. 220 g bakoitzak 2 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Perrexil xehatua Saltsa tartaroa Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko …