Menua

Izokina eskabetxean

  • Pickled-Salmon
  • izokina eskabetxean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Izokina eskabetxean – 

Osagaiak

  • 800 g izokin, 3×3 cm-ko zatitan moztuta
  • 2 koilarakada gatz lodi
  • Koilarakada bat piper beltz
  • 4 erramu hosto
  • 12 adar perrexil
  • 4 adar ezkai
  • 2 koilarakada piperrauts gozo (Verakoa, ahal bada)
  • 1,2 l Oliba olio birjin
  • 600 g sagardo edo Xerezeko ozpin

Errezeta

izokina eskabetxeanGarrantzi handikoa da arrandegian zatitan moztea arraina. Azala kentzea ere komeni da, gomatsua eta zakarra geratzen baita eskabetxean. Arraina erre behar denean ongi geratzen da azala, baina gainerakoan hobe kentzea.

Kazola batean jarriko ditugu izokin zatiak pilatuta, ahalik eta gehienek kazolaren hondoa ukitzen dutela. Gatza, piper beltza, erramua, piperrautsa, perrexil eta ezkaia gehituko dizkiogu. Kontu handiz, eskuez maneatuko dugu dena, guztia ondo nahastuta egon arte.

Prestatu dugun arrainaren gainean, olioa eta ozpina gehitu eta su ezti-eztitan jarriko dugu, arraina kazolan itsas ez dakigun. Lehenengo irakinaldia agertzen denean, sua amatatu eta arraina bere horretan laga, zapore guztiak beregana ditzan.

Epeldutakoan, patata egosi laminatuez edo erremolatxa zatituz lagun zerbitza dezakegu. Edo, nahiago bada, uraza edo eskarola entsalada batez lagundurik, eskabetxearen saldaz atonduta.

Eskabetxeari gatzik jartzen ez badiogu, egun gehiagotan gorde dezakegu arraina hozkailuan. Aski izango da jateko orduan gatz apur bat jartzearekin. Bestalde, eskabetxearen salda berori erabil dezakegu beste arrain batzuk ere eskabetxean prestatzeko: izokin gehiago, berdela, txitxarroa,…

Izokina eskabetxean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Izokina marinatua

Osagaiak Izokin fresko baten gorputza, 1,8 bat kg, azalarekin eta hezurrik gabe, bi solomotan banatua, Gatz larria eta azukrea Eskukada bat aneta fresko (Belar bat da aneta: eneldo, aneth) Errezeta Depilatzeko pintza edo aliketa txiki …

izokin pintxoa

Izokin pintxoa unax eran

Izokin pintxoa unax eran –  Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …

izokina eskabetxean

Izokin marmitakoa

Izokin marmitakoa –  Osagaiak Izokinaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat …

izokina parrilan 2

Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan

Osagaiak 8 patata ertain Baratxuri-buru bat Porru puska bat Piperbeltza, 3 ale Izokin ketua, 8 xerra eder 5 koilarakada ur 150 g gurin Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltza …

izokina parrilan

Izokina plantxan baratxuri-olioarekin

Osagaiak 4 izokin solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Limoia Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu …