Menua

Itsas aingira tomate eta piperrekin

  • aingira Peter Harrison
  • Itsas aingira tomate eta piperrekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Itsas aingira tomate eta piperrekin – 

Osagaiak

  • 4 itsas aingira solomo lodi, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak
  • 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Tipulin bat, pikatua
  • 6 tomate umo, pikatuak
  • Xorta bat ardo zuri
  • 12 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin

aingira - Peter HarrisonErrezeta

Kazola batean 5 koilarakada olio isuri, tipulina gaineratu, gatza eman eta sutan edukiko dugu guztia, barazkia xamur geratu arte. Tomatea eta ardoa erantsi eta su eztian gozatuko ditugu kazolako gaiak, zaporea ongi mamitu arte. Ordu erdi baten buruan iragoko dugu saltsa puregailutik (ez irabiagailurik erabili, kolore gorria galdu egingo baita bestela).

Gainerako olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Itsas aingira puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, bizpahiru minutuan. Mamitsu geratu behar dute barrutik, oso garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten. Tomate saltsan sartuko ditugu ondoren solomoak, piper erreekin batean: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.

Itsas aingira tomate eta piperrekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsas aingira irin-arrautzeztatua

Itsas aingira irin-arrautzeztatua

Itsas aingira irin-arrautzeztatua –  Osagaiak 8 puska itsas aingira fresko, zurituak, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza … Errezeta Gatza emango diogu arrainari. Padera batean olio pixar …