Menua

Itsas aingira irin-arrautzeztatua

  • aingira Laughlin Elkind
  • Itsas aingira irin-arrautzeztatua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Itsas aingira irin-arrautzeztatua – 

Osagaiak

  • 8 puska itsas aingira fresko, zurituak, 75 g bakoitzak
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

aingira Laughlin Elkind

Argazkia: Laughlin Elkind

Errezeta

Gatza emango diogu arrainari. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko dugu arraina irinetan, eta arrautzatan pasatuko dugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu zatiak. Iraulka erabiliko ditugu, 30 segundoz frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian pausatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza ematerakoan ere.

Itsas aingira irin-arrautzeztatua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsas aingira tomate eta piperrekin

Itsas aingira tomate eta piperrekin

Itsas aingira tomate eta piperrekin –  Osagaiak 4 itsas aingira solomo lodi, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak …