Menua

Intxaur teilak

  • Intxaur teilak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Intxaur teilak – 

Osagaiak

  • Kg erdia azukre
  • Kg erdia intxaur, pikatuak
  • Litro laurdena arrautza zuringo
  • Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts

Errezeta

Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore leun bat lortzen jarriko dugu eltzea su eztian eta, bira eta bira ari garela etengabe, berotzen utziko dugu, bor-bor lasai-lasaian hasi arte. Orduan aterako dugu orea eltzetik, gopor batera igarotzeko. Koilara baten laguntzaz zabalduko dugu orea olioz igurtzitako xafla batean: intxaur baten neurriko portziotan zabalduko dugu han eta hemen orea. Elkarrengandik aparte egongo dira ore-zatiak, labean zabaldu egingo baitira: teilek elkar joko dute alegia. Hobe gutxika egiten baditugu.

160º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean, ertzetan gorri eta barruan zuri azaldu arte. Espatula edo labana batez askatu eta botila edo gozogileen arrabol baten gainean pausatuko ditugu, teila itxura har dezaten. Hoztu eta gero jango ditugu, edo lata batean gordeko ditugu, heza ez daitezen.

Labean sartu aurretik, koilarakada bat praline pasta erantsi ahal izango diogu oreari.

Ez dezagun ore hau hozkailuan luzaro gorde, edo teila eginak kaxa batean luzaro eduki, erraz asko mintzen baita intxaurra.

Intxaur teilak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

intxaur saltsa

Intxaur saltsa

Intxaur saltsa –  Osagaiak 250 g intxaur, zurituak Litro erdia esne Litro erdia esnegain urtu 250 g azukre Kanela, adaxka bat Errezeta Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat …

Banana erreak muskat intxaurrarekin

Banana erreak muskat intxaurrarekin

Banana erreak muskat intxaurrarekin –  Osagaiak 8 banana eder, azala kendurik gurin biguna, puska polit bat 4 koilarakada azukre Muskat intxaurra xehaturik, pixar bat Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat Banana errea muskat …

intxaur tarta

Intxaur tarta

Intxaur tarta –  Osagaiak 400 g azukre 8 arrautza, osorik 400 g gurin biguna 400 g intxaur, zurituak eta arrabolaz txikituak … Errezeta Arrautza gorringoak eta zuringoak bereiziko ditugu lehenik. Gopor batean ipini eta joko …