Menua

Intxaur saltsa

  • intxaur saltsa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Intxaur saltsa – 

Osagaiak

  • 250 g intxaur, zurituak
  • Litro erdia esne
  • Litro erdia esnegain urtu
  • 250 g azukre
  • Kanela, adaxka bat

Errezeta

Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat lortu behar dugu. Lehen, bi zatar finez zanpatzen eta xehatzen zituzten intxaurrak. Kanelarekin batera egosiko ditugu esnea eta esnegaina; adaxka atera eta intxaur-orea eta azukrea erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, 25 bat minutuan, krema arin bat itxuratu arte. Urtsuegi dagoela sumatzen badugu, luzaroago eduki dezagun egosten; oso lodi badago, esne isuriaz arinduko dugu, sutatik atera aurretik. Atera eta lau ontzitan bantuko dugu ondoren. Epel eta hotz har daiteke intxaur-saltsa.

Emaitza bertsua ez bada ere, irabiagailu ontzidun batean xeha ditzakegu intxaurrak, fin xehatu arte. Segida emaiozue orduna errezetari.

Intxaur saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

intxaur tarta

Intxaur tarta

Intxaur tarta –  Osagaiak 400 g azukre 8 arrautza, osorik 400 g gurin biguna 400 g intxaur, zurituak eta arrabolaz txikituak … Errezeta Arrautza gorringoak eta zuringoak bereiziko ditugu lehenik. Gopor batean ipini eta joko …

Banana erreak muskat intxaurrarekin

Banana erreak muskat intxaurrarekin

Banana erreak muskat intxaurrarekin –  Osagaiak 8 banana eder, azala kendurik gurin biguna, puska polit bat 4 koilarakada azukre Muskat intxaurra xehaturik, pixar bat Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat Banana errea muskat …

Intxaur teilak

Intxaur teilak

Intxaur teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia intxaur, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore leun bat …