Menua

Hegaluzea perretxiko saltsan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • Tipulin bat, zerrenda mehetan moztua
  • 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak)
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • 2 baso arrain salda edo ur
  • Xorta bat ardo zuri
  • Gatza

Errezeta

Kazola batean oliba olioa isuri, tipulina eta baratxuria gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 15 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Epe horren ondoren erantsiko ditugu perretxikoak; ongi nahasi eta, padera su gainean dagoela beti ere, isuriko dugu ardoa. Lurrintzen eta gero erantsiko dugu salda edo ura, gatz pixak batez. Irakiten hasi orduko, sutatik atera eta irabiagailuan joko dugu saltsa. Iragazki fin batetik pasa eta kazola batean gordeko dugu geroko.

Irinetan igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, pare bat minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.

Arraina perretxiko saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin –  Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada …

Poteko atuna

Poteko hegaluzea egonezinentzat

Osagaiak 2 kg hegaluze, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua Ura Gatz larria … Errezeta Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko …

Hegaluzea pistoarekin

Hegaluzea pistoarekin

Hegaluzea pistoarekin – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 4 baratxuri ale Kg erdia barazki-pisto, dagoeneko maneatua 3 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Xorta bat ardo zuri Hegaluzea …

atuna 2

Poteko hegaluze edo atun tradizionala egosi gabe

Osagaiak Lehen mailakoa izango da hegaluzea, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere … Errezeta …

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …