Menua

Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan

  • HEGALUZEA-Javier-Lastras
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan

Tamaina hartzea da kontua, ez lehorregi eta ez gordinegi. Ozpinarekin ere arretaz ibili behar da. Baina hemen esandakoak bete eta egin beharreko guztiak behar bezala asmatzen badituzu, etxaferoak botako dituzte zure inguruan, hain baita gustagarria hegaluzea (eta hegalaburra) atontzeko era hau. Guri bedere asko eta asko atsegin zaigu, hori bai, ez da egunero jatekoa, tarteka eta noizean behin.

Osagaiak:

  • 4 hegaluze (edo hegalabur) solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat ardo zuri edo sagar-ozpin
  • Gatza

Errezeta:

  1. Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte.
  2. Irinetan arinki igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz.
  3. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat oliorekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, pare bat minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen.
  4. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu.
  5. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
  6. Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan egokitu eta, xorta bat ardo zuri edo ozpin erantsi ondoren, su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen.
  7. Pausatzen utzi eta mahaira.

Kasu!

Ohartuko zinen ardo zuria eedo ozpina jarri dizkizugula aukeran. Hori zeure arabera dago: ozpin zale horietakoa bazara, ahantzi ardo kontuak eta isuri ozpin bikain xorrotada bat.

Hegaluzea (edo hegalaburra) tipulatan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Hegaluzea perretxiko saltsan

Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Tipulin bat, zerrenda mehetan moztua 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 baratxuri ale Oliba olioa 2 …

sukaldean-fondo0

Hegaluzea eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg hegaluze, garbi eta domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira) Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat …

Hegaluzea piperrekin

Hegaluzea piperrekin

Hegaluzea piperrekin –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper gorri edo berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Hegaluzea piperrekin Errezeta Padera …

Hegaluzea pistoarekin

Hegaluzea pistoarekin

Hegaluzea pistoarekin – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 4 baratxuri ale Kg erdia barazki-pisto, dagoeneko maneatua 3 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Xorta bat ardo zuri Hegaluzea …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …