Menua

Hegaluze mendrezka errea baratxuri-olioarekin

  • Hegaluze mendrezka errea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Hegaluze mendrezka errea baratxuri-olioarekin – 

Osagaiak

  • Hegaluze mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Hegaluze mendrezka

Errezeta

Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera batean mendrezka, su bizian, olio xorta batekin. 4 minuturen buruan, sutatik aterako dugu mendrezka, lehor ez dakigun. Gatza emango dugu ondoren, pikor batzuk.

Padera garbitu eta hartan berean gorrituko ditugu baratxuri xerrak, su ertainean eta gainerako olioa paderan berotu ondoren. Baratxuriak gorritu eta gero erantsiko dugu sagardo-ozpina “erne zipriztinekin!“. Segundo batzuetan irakiten utzi eta perrexil pikatua erantsiko dugu. Baratxuri-olio honetaz bustiko dugu mendrezka, mahairatu aurretik.

Hegaluze mendrezka errea baratxuri-olioarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Hegaluzea-tomatetan-Javier-Lastras1

Hegaluzea (edo hegalaburra) tomatetan

Hegaluzea (edo hegalaburra) tomatetan Uda betea denean izaten da gurean tunidoen kanpaina. Itsas-herrietan haren usaina sumatuko duzu eguzki-egunetan: erreta edo marmitakoan jarrita, ia beti. Baina ugariak dira hegaluzea (eta hegalaburra) prantatzeko erak. Esan dezagun, hala …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

atuna

Poteko atun tradizional egosia

Osagaiak Lehen mailakoa izango da atuna, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere Errezeta Burua …

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

Poteko atuna

Poteko hegaluzea egonezinentzat

Osagaiak 2 kg hegaluze, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua Ura Gatz larria … Errezeta Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko …