Menua

Haragi fonduea

  • haragi fonduea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Haragi fonduea

Osagaiak

  • Kg bat behi edo txahal azpizun edo solomo, dado ederretan moztua
  • Litro eta erdi oliba olio
  • 3 baratxuri ale

Haragi fonduea

Errezeta

Fondue delakoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da jaki honek mahairatzeko eskatzen duen ontzi berezia edukitzea. Fonduea jan baino ordubete lehenago aterako dugu haragia hozkailutik, epeldu eta hotz egon ez dadin.

Olioa eta baratxuriak padera batean jarri eta su eztian jarriko ditugu berotzen, baratxuriak olioa kutsa dezan. Ez du erre behar. Sua biziagotu egingo dugu, arian-arian, baina kontu handiz betiere, baratxuriak gehiegi txigor ez daitezen. Erre aurretik aterako ditugu baratxuriak, olioak zapore txarrik izan ez dezan.

Fondue-ontzian isuriko dugu olioa (mahaiaren erdian ipiniko dugu ontzi berezi hau) eta alkohol-erregailu neurgarri bat egokituko dugu haren azpian, fondue-ontzia epel eta olioa haragia txigortzeko prest egon dadin. Suak bizitasuna eta ontziak tenperatura galdu dutela sumatzen badugu, biziagotu egingo dugu garra, haragia erregos ez dadin.

Haragi dadoak fonduerako erabiltzen diren bi hortzeko sardexkaz ziztatu, heldu eta oliotan murgilduko ditugu, ongi egin daitezen. Denborak zehaztuko digu puntua, mamitsuagoa edo eginagoa ateratzeko. Haragi puska atera bezain laster sartuko dugu hurrena, bien bitartean luzaroan ez itxoiteko. Une horretan emango diogu gatza haragiari.

Entsalada berde batez eta patata egosiez lagunduko diogu haragiari. Garrantzitsua da gopor edo ontzi txikitan hainbat saltsa edukitzea, haragi puskak busti ahal izateko: saltsa azkarra, soja saltsa, allioli, saltsa holandesa, maionesa baratxuriarekin, mojo picon, saltsa tartaroa, eta abar.

Horiez gainera, afari jostakin honen osagarri egoki-egokiak izan daitezke ozpinetan onduriko kornixonak eta piperminak.

Haragi fonduea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Haragi xerra eta piper ogitartekoa

Haragi xerra eta piper ogitartekoa

Haragi xerra eta piper ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Piper errea, zuritua eta …

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

sukaldean-fondo0

Ttotto beroa (hot-dog)

Osagaiak 4 opil luze eta mehe 8 saltxitxa on Piper berde bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Alde batetik irekiko ditugu opilak edo ogiak, eta prest utziko ditugu betetzeko. Padera …

sukaldean-fondo0

Tomateak okelaz beteta Carolaren eran

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …

TXERRI HANKAK JavierLastras

Txerri hankak saltsan

Txerri hankak saltsan Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak (Egosiak erosten badituzu, lan eta plazer gutxiago. Zeuk erabaki) 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba …