Gernikako piperrak tenpuran
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Gernikako piperrak tenpuran –
Osagaiak
- 400 g Gernikako piper fresko eta erdi neurriko
- 150 g irin
- Ura, litro laurdena
- Azukrea, ximiko bat
- Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
- Gatza, koilarakada erdia
- Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
Gernikako piperrak tenpuran
Errezeta
Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30º-tan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.
Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. Piperrak garbituko ditugu orduan, ur ugaritan, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren. Zuztarretik banan-banan hartu eta tenpuraren orean barneratuko ditugu, askatu gabe eta sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hala jokatuko dugu piper guztiekin. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.
Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu orburuak, hartan bustitzeko aukera emanez.
Gernikako piperrak tenpuran

Bakailaoa tomate eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …

Mojo picon
Mojo picon – Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

Piper berdeak frijitzeko era
Piper berdeak frijitzeko era – Beharrezkoak Olioa Piper berdeak Errezeta Deus ez dago higuingarriagorik piper berdeak olio hotzean frijitzen jartzea eta paderatik beraxko, zurbil eta koipetsu ateratzea baino. Horrelakorik gerta ez dadin, oso bero …

Odolkia piperrekin
Odolkia piperrekin – Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …

Pikillo piperrak bakailaoz beteak
Pikillo piperrak bakailaoz beteak – Osagaiak 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Pikillo piperrak, 2 pote …