Menua

Esnegain bizkotxoa

  • Esnegain bizkotxoa
  • Errezeta
  • Iruzkin 1
  • Antzeko errezetak

Esnegain bizkotxoa – 

Osagaiak

  • 4 arrautza
  • Azukre hautsa, 125 g
  • Almendra gordinaren hautsa, 170 g
  • 125 g gurin bigun
  • Esnegain irakina eta ura kendua. Bestela esnegain likidoa

Esnegain_bizkotxoa

Errezeta

  1. Katilu batean, hagaxkekin, arrautzak jo behar dira, azukrearekin batean, eta gero gurin bigunari erantsi. Garrantzi handikoa da gurina ez egotea ez hotz, ez gogor, ez oso likido.
  2. Dena irabiatu gero, bizi-bizi.
  3. Almendra txikitua eta esnegaina erantsi ondoren, berriz nahasi dena.
  4. Aurretik gurinaz igurtzita eta irineztatuta dugun molde batean sartuko dugu orea. Labean eduki 40 minutuan 180 graduan. Azkeneko 15 minutuan bizkotxoa aluminio-paperaz estalita edukiko dugu sobera gorritu ez dadin.
  5. Labetik atera eta hozten utzi.
Esnegain bizkotxoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

saltsa herdoila

Saltsa herdoila

Saltsa herdoila –  Osagaiak 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak Arrautza gorringo bat, gordinik Litro laurdena oliba olio birjina Koilarakada bat Xerez ozpin Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa Azafraia, 8 …

Mascarpone krema

Mascarpone krema

Mascarpone krema – Osagaiak 2 arrautza oso 160 g azukre 200 g esnegain, harrotua 400 g mascarpone Errezeta Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta …

ONDDO NAHASKIA Javier-Lastras

Onddo nahaskia

Onddo nahaskia –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Onddoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela …

Arrautza nahasi krematsuak

Arrautza nahasi krematsuak

Arrautza nahasi krematsuak –  Osagaiak Arrautzak Esnegaina Gurina Gatza Errezeta Arrautza nahasi krematsuak eta mamitsuak egiteko, lerdetsu aterako ditugu beti paderatik: paderan behar baino gehiago egingo duten segundo bakoitzeko are eta gogorrago edukiko ditugu platerean, …

Entsalada Errusiarra

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra –  Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …