Menua

Esne merengatu pattarra

  • Esne merengatu pattarra
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Esne merengatu pattarra – 

Osagaiak

  • 800 g esne
  • 200 g esnegain likido
  • Laranja edo limoi azal puska eder bat
  • Kanela txotx bat
  • 175 g azukre
  • 150 g ron
  • Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre

Esne merengatu pattarra

Errezeta

10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian. 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean. Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.

Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera. Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi, ongi eragin eta hotz-hotza zerbitzatuko dugu.

Esne merengatu pattarra

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

esne-gozoa

Esne-gozoa

Esne-gozoa –  Osagaiak Lata handi bat esne kondentsatu Esne-gozoa Errezeta Kazolaren hondoan egunkari-orri bat ipiniko dugu tolestaturik, latak zuzenean hondoa uki ez dezan. Hondoan egokitu eta urez beteko dugu kazola. Borbor apalean irakiten edukiko dugu …

arrozesne

Arrozesne garbia

Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …

Saltsa ingelesa

Krema ingelesa, dietakoa

krema ingelesa, dietakoa –  Osagaiak Litro bat esne erdi gaingabetu 12 gorringo 60 g Canderel, hautsetan 2 bainila leka, irekiak eta aletuak 4 koilarakada bete esnegain Krema ingelesa Errezeta Bainilak ireki, aletu eta leka horiekin …

pattarra

Kakahuete pattar krematsua

Kakahuete pattar krematsua –  Osagaiak 22,5 cl ur 75 cl esne Kakahuete gurina, 100 g 30 g azukre Kakao hauts zimiko bat Gatz pixar bat Ron urtetsua, 4 koilarakada handi Errezeta Ura eta esnea irakinarazi …

mamia

Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua –  Osagaiak 6 pote betetzeko: Ardi esnea, litro bat Gatzagi likidoa Gatza … Errezeta Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten …