Menua

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

  • Eskarola entsalada hirugihar puskekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Eskarola entsalada hirugihar puskekin – 

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Hirugihar ketua puskatan, eskutada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza eta piperbeltza

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

Errezeta

Baratxuri alea erdibitu eta igurtzi bi zatiekin entsalada gobernatuko dugun goporra edo entsalada-ontzia. Baratxuri aleak bota, entsaladari lurrina emateko besterik ez baitute balioko. Paratu eskarola goporrean.

Hirugihar puskak salteatu zartagin batean su bizian, batere koiperik gabe, ongi txigortu arte. Erretiratzeko unean, gehitu ozpina eta atera katilu batera. Epeltzen utzi. Gatz eta piperbeltz pittin bat gehitu, isuri gainera olioa eta buelta batzuk eman.
Hirugihar puskekin daukagun ozpin saltsa kontu handiz isuri eskarolaren gainera, eman buelta batzuk eta mahaira zuzenean. Gozatu eta on egin!

Eskarola entsalada hirugihar puskekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin

Eskarola entsalada granadekin –  Osagaiak 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta Granada bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi zukua Gatza Eskarola entsalada granadekin Errezeta Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean …

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran –  Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 3 tipula ertain, xerratan moztuak 2 kuiatxo 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, …

Eskarola entsalada baratxuriarekin

Eskarola entsalada baratxuriarekin

Eskarola entsalada baratxuriarekin –  Osagaiak 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta 3 baratxuri ale Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi zukua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gopor batean jarri eskarola. Katilu batean nahasi limoi zukua, …