Menua

Erreboiloa plantxan baratxuri-olioarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 erreboilo solomo, azalarekin, 220 g bakoitzak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu erreboilo solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu erreboilo solomoak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Errebloiloa labean

Erreboiloa labean baratxuri-olioarekin

Erreboiloa labean baratxuri-olioarekin –  Osagaiak Erreboilo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Erreboilo xerrak meuniere eran

Osagaiak 4 erreboilo domina eder, azalarekin, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi …