Menua

Entsalada hornitua ondo eginda

  • entsalada
  • entsalada2
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Entsalada hornitua ondo eginda –

Osagaiak

  • 2 uraza
  • Eskarola bat
  • Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua
  • 3 tomate heldua, zurituak
  • 8 zainzuri
  • 3 arrautza egosi
  • 8 antxoa xerra, oliotan
  • Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g
  • 2 koilarakada handi Xerez ozpin
  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Gatza

Errezeta

  1. Ur hotz ugarian, ozpin edo ehe tanta batzuekin, garbituko ditugu uraza eta eskarola hostoak. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Eskuekin zatituko ditugu hosto handienak, hostoen zirietatik abiatuta.
  2. Garbitu ondoan, limoiaren moduko ataletan moztuko dugu tomatea. Ozpin-olioa prestatuko dugu gero, oliba olio birjina, ozpina eta gatza erabilita.
  3. Ozpin-olioaren herena isuriko dugu entsalada-ontzi baten hondoan eta haren gainean ipiniko ditugu tomate atalak, eta haien gainean zainzuriak, arrautza egosi laurdenkatuak, antxoak eta mendrezka, xafla mehetan izpitua edo papurtua. Gai hauen guztien gainean zabalduko ditugu uraza eta eskarola hostoak eta tipulin zirrindolak.
  4. Ozpin-olioaren gainerakoa ondoan duela zerbitzatuko dugu entsalada, ozpin-olioaz nork bere gustura manea dezan. Horrela egiten badugu, hostoak ez dira zimelduko. Gainera, gai astunenak ontziaren hondoan eta arinenak gainaldean ipintzen baditugu, behar bezalako entsalada jango dugu, gaiak zanpatu gabe.

 

Entsalada hornitua ondo eginda

Kasu!

Aitzaki egokia dira entsaladak osagaiak etengabe aldatzeko. Oinarri honetan, nahi bezalako entsalada guztiak maneatu ahal izango ditugu, erremolatxa, luzoker edo pepinoa, kornixonak ozpinetan, azenarioa, Idiazabalgo gazta dadotan, olibak, intxaurrak, eta abar gaineratuz. Ozpin-olioa ere alda dezakegu, ziapea, soja-saltsa edo limoi zukua erantsiz.

Entsalada hornitua ondo eginda

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

Uraza eta tipula entsalada

Uraza eta tipula entsalada

Uraza eta tipula entsalada –  Osagaiak 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Letxuga hostoak ur hotzean …

sukaldean-fondo0

Barazki gainerreak proventzako eran

Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …

Uraza eta pepino entsalada

Uraza eta pepino entsalada

Uraza eta pepino entsalada – Osagaiak 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Letxuga hostoak ur hotzean …