Menua

Endibiak zingiberraren karameluan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 endibia erdi neurriko
  • 2 koilarakada azukre
  • 2 koilarakada gurin
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Koilarakada apal bat zingiber, freskoa, zuritua eta zerrenda mehetan moztua
  • Limoi berde baten azal puska handi bat, pikatua
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez.

Eltze batean ur ugari ipini, gatz pixar bat eman eta irakiten jarriko dugu: borborka hasi orduko barneratuko ditugu endibiak eltzean. Berriro ere borborka hasi denetik, 15 bat minutuan edukiko ditugu egosten, su eztian. Egosteaz gainera, zaporearen mikatza ere kenduko diegu neurri batean.
Kazola zabal batean, azukrea ipiniko dugu eztitzen eta karamelu bihurtu denean, haren gainean erantsiko ditugu olioa eta gurina. Berehala gaineratuko dugu zingiberra (esp. jengibre, fr. gingembre), zerrendetan moztua, eta endibiak, egosi berri ditugunak. Irauli bizkorrean erabiliko ditugu gaiak zurezko zali batez. Sua bizitu eta arin salteatzen utziko ditugu endibiak, erabilitako ongailuen kutsua har dezaten. Gatza eta piperbeltza eman ondoan erantsiko dugu limoi berdearen azal pikatua, eta sutan edukiko ondoren guztia, minutu batzuetan.

Oso hornigai mamitsua da endibia hau ahate erreari laguntzeko, esate baterako. Ia guztiz gozatu denean beste padera batean oliotan salteaturiko haragi xehatua eransten badiogu, betegarri egokia bezain bitxia lortuko dugu enpanada edo enpanadatxoetarako.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Endibia entsalada ozpin-olio krematsuarekin

Osagaiak 12 endibia erdi neurriko 4 koilarakada ozpin-olio Koilarakada bat jogurt Koilarakada bat esnegain Xorta bat limoi zuku Gatza eta piperra Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak …

Endibia-gainerreak

Endibia gainerreak

Endibia gainerreak –  Osagaiak 8 endibia erdi neurriko Litro erdia inguru bexamel saltsa Koilarakada bat gazta birrindu koipetsu Gatza Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko …

endibia entsalada

Endibia entsalada

Endibia entsalada Osagaiak 12 endibia erdi neurriko 4 koilarakada ozpin-olio Gatza eta piperra Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu …

sukaldean-fondo0

Endibia entsalada gaztaren ozpin-olioarekin

Osagaiak 12 endibia ertain Puska bat gazta urdin, Roquefort edo Cabrales, 200 g inguru 4 koilarakada sagardo-ozpin 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperbeltz, ehoa Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu …