Menua

Cava-izotza nola egin

  • Cava-izotza nola egin 0
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina

Cava-izotza nola egin – 

Osagaiak

  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Laranja erdi baten azala, birrindua
  • Litro laurdena ur
  • 300 g azukre
  • Botila bat cava

Errezeta

Eltze txiki batean jarriko ditugu ura, azukrea eta cava egosten. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu azal birrindua eta bainila. Sutatik atera, hozten utzi eta erretilu zabal eta altu batean isuriko dugu zukua, gainezka egin ez dezan. Izozkailuan sartuko dugu ondoren.

12 orduren buruan aterako dugu zukua izozturik daukan erretilua, eta sardexka baten hortzez marruskatuko dugu azala, cava-izotz fresko eta ugari bihurtuz. Modu askotan erabili ahal izango dugu, urtu baino lehen, cava-izotz hau. Fruta zuritu onduaren gainetik, adibidez, edo bolatan zerbitzatuko dugun edozein izozki krematsurekin, mazedonia batekin, eta abarrekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude