Bruselatxoak urdaiazpikoarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Bruselatxoak urdaiazpikoarekin –
Osagaiak
- 400 g bruselatxo
- 50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan
- 2 baratxuri ale
- dl bat oliba olio
- Gatza
Errezeta
Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu bruselatxoak eta 15-20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten.
Padera txiki batean, olioaren hiru laurden ipiniko dugu eta bi baratxuri ale frijituko ditugu hartan. Bruselatxoak egosten ari diren eltzean isuriko dugu guztia. Kontuz zipriztinekin. Gainerako olioa hartu, lehengo padera berean jarri eta hartan gorrituko dugu urdaiazpikoa. Honek emango die bruselatxoei falta zaien grazia. Dastatu eta gero, gatza emango diogu behar izanez gero.
Bruselatxoak urdaiazpikoarekin

Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak
Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Urdaiazpikoa, xerra finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak urdaiazpikoarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan …

Bruselatxoak kreman
Bruselatxoak kreman – Osagaiak 400 g bruselatxo Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Gurina, pittin bat Baso bete esne gain urtu Gatza Bruselatxoak kreman Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu …

Ogia tomatearekin xabier eran
Ogia tomatearekin xabier eran – Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu …

Lekak urdaiazpikoarekin
Lekak urdaiazpikoarekin – Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …