Bruselatxoak baratxuriarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Bruselatxoak baratxuriarekin –
Osagaiak
- 400 g bruselatxo
- 2 baratxuri ale, xerratan moztuak
- 8 koilarakada oliba olio
- Gatza
Errezeta
Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu bruselatxoak eta 15-20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten. Xukatu eta berotasunean edukiko ditugu.
Padera txiki batean, “dantzan” jarriko ditugu bi baratxuri aleak oliotan. Xukatu berri ditugun bruselatxoen gainean isuriko dugu baratxuri-olio errea. Dastatu eta gatz puntua zuzenduko dugu, behar izanez gero. Olio gutxiago erabil dezakegu eta, haren ordez, gurin puska eder bat erantsi bukaeran.
Bruselatxoak baratxuriarekin

Bruselatxoak beren horretan
Bruselatxoak beren horretan – Osagaiak 400 g bruselatxo 4 koilarakada oliba olio birjina estra Gurina, pixka bat Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, …

Bruselatxoak kreman
Bruselatxoak kreman – Osagaiak 400 g bruselatxo Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Gurina, pittin bat Baso bete esne gain urtu Gatza Bruselatxoak kreman Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu …

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin
Bruselatxoak urdaiazpikoarekin – Osagaiak 400 g bruselatxo 50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan 2 baratxuri ale dl bat oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo …