Bisigua plantxan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Bisigua plantxan –
Osagaiak
- 4 hegaluze bisigu edo arrosel, 220 g bakoitzak, edo bi bisigu ertain edo pantxo, garbi, hezur eta azalik gabe
- 6 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
- 3 koilarakada sagardo-ozpin
- Perrexil txikitua
- Gatza
Bisigua plantxan
Errezeta
Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu bisigu solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, -erne zipriztinekin!-, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu bisigu solomoak.
Era berean, irinetan pasatu ahal izango ditugu bisigu solomoak, axaletik nolanahi ere, paderan txigortu aurretik. Nahi bezala joka dezagun.