Menua

Bisigua labean

  • Bisigua labean
  • BIXIGUA Joselu Blanco
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bisigua labean – 

Osagaiak

  • Bisigu edo arrosel eder bat edo bi ertain, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Bisigua labean

BIXIGUA Joselu BlancoErrezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu bisigua. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartuko dugu bisigua, eta hantxe edukiko dugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, bisigua ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin!

Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan edukiko dugun bisiguaren gainean. Berehala zerbitzatu.

Bisigua labean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bisigua plantxan

Bisigua plantxan

Bisigua plantxan –  Osagaiak 4 hegaluze bisigu edo arrosel, 220 g bakoitzak, edo bi bisigu ertain edo pantxo, garbi, hezur eta azalik gabe 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …