Menua

Bieirak pastarekin

  • bieirak pastarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bieirak pastarekin

Osagaiak

  • 24 bieira, garbituak eta bi xerra loditan zatituak
  • 2 baratxuri ale, pikatuak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Perrexil pikatua
  • 600 g pasta, egosi berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo tagliatelleak)

Errezeta

Bi koilarakada oliba olio isuri eta su gainean jarriko dugu padera bat. Olioa berotzean, erantsiko ditugu dauzkagun bieira ederrak (gatza eman ondoan) bi txandatan, azaletik gorritu eta barrutik mamitsu gera daitezen. Bieirak paderatik atera eta gainerako olioan gozatuko dugu baratxuriak, azaletik gorri daitezen. Su eztian utziko ditugu egiten, olioa egoki kutsa dezaten.

Bost minuturen buruan erantsiko dugu, xukatu eta gero, pasta egosi berria, eta salteatzen edukiko dugu. Ondoren gaineratuko ditugu bieira salteatu berriak. Perrexila gainetik hautseztatu eta zerbitzatu egingo dugu jakia.

Gogoko badugu, tomate saltsa edo esnegain urtua erants dezakegu, edota, itsaskia salteatzerakoan, tanta batzuk ardo zuri edo armagnac isuri. Baina gustu kontua dugu hori guztia.

Bieirak pastarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilo kaneloiak

Osagaiak Oilo mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Oliba olioa 16 …

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin –  Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Pasta onddokin Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko …

Pasta Barazkiekin - Michael Stern

Pasta barazkiekin

Pasta barazkiekin –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina Piper berde bat, txiki-txiki egina Piper gorri bat, txiki-txiki egina Porru bat, txiki-txiki egina Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat Dozena bat orburu bihotz, …

sukaldean-fondo0

Haragi lasagna labean

Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere …

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin –  Osagaiak 32 ganba fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …