Menua

Bieirak meuniere eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 20 bieira eder eta garbi
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

Errezeta

Gatza emango diogu bieirei, bi aldeetan. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre. Irinetan pasatuko ditugu ondoren bieirak, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 50 bat segundoren buruan, irauli eta beste aldetik edukiko ditugu beste 50 bat segundoan, egoki txigortzen ari direla eta gunea mamitsu dagoela ikusi arte.

Bieirak egindakoan, erretilu batera erretiratuko ditugu eta limoi-zukua erantsiko diogu frijitzen erabilitako koipeari. Segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte.

Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu gero, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu bieira egin berriak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bieira salteatuak

Bieira salteatuak

Bieira salteatuak –  Osagaiak 20 bieira eder eta garbi Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati txiki bat Tanta batzuk limoi zuku Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Bi aldeetatik emango diegu gatza bieirei. Olioa isuri eta su …

bieirak pastarekin

Bieirak pastarekin

Bieirak pastarekin Osagaiak 24 bieira, garbituak eta bi xerra loditan zatituak 2 baratxuri ale, pikatuak 6 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua 600 g pasta, egosi berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo …