Menua

Barbarinak meuniere eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 barbarin ertain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

Errezeta

Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta barrenean. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre. Barbarinak irinetan pasatuko ditugu ondoren, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, arrainak leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna.

5 bat minuturen buruan, irauli -binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada- eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi barbarinekin. Arraina egindakoan -lehenengo bi barbarinei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko-, limoi-zukua erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu gero, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu barbarinak.

Escoffier eta Teodoro Bardajiren liburuek diotenez -Parabere markesak ere gauza bera esango du seguruenik-, meuniere saltsak lurrunez egositako patata behar du aldamenean. Guk berriz -kontrakarrean beti gu- zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Barbarinak eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg barbarin txiki, garbi eta errairik gabe Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat piperrauts gozo Koilarakada …

sukaldean-fondo0

Barbarinak plantxan, patata, oliba eta albahakarekin

Osagaiak 8 barbarin ertain edo 16 txiki, buruarekin baina ezkata eta triparik gabe Kg bat patata, uretan egosi berriak eta zurituak Eskukada bat oliba beltz, trauskil pikatuak Eskukada bat albahaka, trauskil moztua Oliba olio birjina …

Barbarin frijituak

Barbarin frijituak

Barbarin frijituak –  Osagaiak 24 barbarin txiki, arrokakoak Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Barbarin frijituak Errezeta Ongi garbituko dizkigute barbarinak arrandegian, tripak kendurik, eta burua eta isatsa beren horretan utzirik. Oliba olioa …