Barbarinak eskabetxean
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 1,5 kg barbarin txiki, garbi eta errairik gabe
- Irina eta frijitzeko olioa
- 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
- 8 baratxuri xister, osorik
- Erramua, hosto fresko bat
- 10 koilarakada oliba olio
- Koilarakada bat piperrauts gozo
- Koilarakada erdia piperrauts min
- Litro erdia oliba olio birjina
- Litro laurdena sagardo-ozpin
- Litro laurdena ardo zuri
- Gatza
Errezeta
Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko ditugu barbarinak. Xukatu eta geroko gordeko ditugu.
Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, edukiko dugu dena su eztian frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea.
Une horretan kazolaratuko ditugu berberetxoak, lehor ez daitezen (hutsik geratutako oskola kenduko diegu aurrez berberetxoei). Hozten utziko dugu guztia.
Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Berberetxoak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.
Barbarinak meuniere eran
Osagaiak 8 barbarin ertain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta barrenean. Zartagin …
Barbarin frijituak
Barbarin frijituak – Osagaiak 24 barbarin txiki, arrokakoak Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Barbarin frijituak Errezeta Ongi garbituko dizkigute barbarinak arrandegian, tripak kendurik, eta burua eta isatsa beren horretan utzirik. Oliba olioa …
Barbarinak plantxan, patata, oliba eta albahakarekin
Osagaiak 8 barbarin ertain edo 16 txiki, buruarekin baina ezkata eta triparik gabe Kg bat patata, uretan egosi berriak eta zurituak Eskukada bat oliba beltz, trauskil pikatuak Eskukada bat albahaka, trauskil moztua Oliba olio birjina …