Barazki ogitartekoa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Barazki ogitartekoa –
Osagaiak
- Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera.
- Opil bat, bitan irekia
- Saltsa maionesa edo saltsa arrosa
- Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan
- Xerra batzuk tomate fresko, garbi eta xerratan
- Uraza, hosto batzuk
- 2 xerra gazta xamur, ogitartekoetarako
- Xerra mehe bat urdaiazpiko egosi
- Xorta bat oliba olio birjina
Errezeta
Txigortu egin dezakegu opila, eta oliba olioaz busti. Maionesaz edo saltsa arrosaz igurtziko ditugu opil erdiak, eta gainerako gaiak erantsiko ditugu ondoren. Gatza emango diegu uraza hosto eta tomate xerrei, ogi tartean jarri ondoren.
Nahi adina barazki eta gai gaineratu ahal izango ditugu: erremolatxa egosia, xerra mehetan, azenario izpitua, eskarola, eta abar.
Barazki ogitartekoa

Tomate saltsa
Tomate saltsa Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda Oliba olioa Azukre pixka bat Gatza Errezeta Errezeta azkar-azkar eta ordu erdi inguruan ere egin dezakezu, baina gauza batzuetarako, ahal denean, hobea da …

Luisa gazta tarta
Luisa gazta tarta – Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

Urdaiazpiko iberiar arrautzopila
Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Urdaiazpiko iberikoa edo txerri iberikoaren besoa, gustuaren eta gastatzeko dugun diruaren arabera. 16 zerrenda 8 arrautza Errezeta Zartaginera koilarakada bat olio jarri eta su bizi-bizian, une bakar batez frijitu urdaiazpikoa, …

Ganba koktela
Ganba koktela – Osagaiak 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua Xorta bat laranja zuku Xorta bat limoi zuku Xorta …

Izokin pintxoa unax eran
Izokin pintxoa unax eran – Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …