Menua

Bakailaoa tomatearekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak
  • 4 baratxuri ale
  • Tipulin bat, pikatua
  • 6 tomate umo, pikatuak
  • Xorta bat ardo zuri
  • 12 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin

Errezeta

Kazola batean 5 koilarakada olio isuri, tipulina gaineratu, gatza eman eta sutan edukiko dugu guztia, barazkia xamur geratu arte. Tomatea eta ardoa erantsi eta su eztian gozatuko ditugu kazolako gaiak, zaporea ongi mamitu arte. Ordu erdi baten buruan iragoko dugu saltsa puregailutik (ez irabiagailurik erabili, kolore gorria galdu egingo baita bestela).

Gainerako olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Bakailao puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, bizpahiru minutuan. Mamitsu geratuko dira barrutik, garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten.

Tomate saltsan sartuko ditugu ondoren solomoak: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bakailaoa bizkaiko eran

Bakailaoa bizkaiko eran

Bakailaoa bizkaiko eran –  Osagaiak Kg bat bakailao, beratua eta 250 g-ko puskatan moztua, lehor eta ezkatarik gabe Kg erdia tipula gorri, zerrendetan moztua 10 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren Porru bat, pikatua 2 …

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin –  Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola …

sukaldean-fondo0

Bakailao hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Bakailao freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

saltsa arrosa

Saltsa arrosa

Saltsa arrosa –  Osagaiak Oliba olioa, hiru litro laurden inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatz pixka bat Laranja zuku pixka bat Koilarakada bat ketchup saltsa Koilarakada bat ziape Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Tomate entsalada

Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …