Menua

Bakailaoa tomate eta piperrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak
  • 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Tipulin bat, pikatua
  • 6 tomate umo, pikatuak
  • Xorta bat ardo zuri
  • 12 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin

Errezeta

Kazola batean 5 koilarakada olio isuri, tipulina gaineratu, gatza eman eta sutan edukiko dugu guztia, barazkia xamur geratu arte. Tomatea eta ardoa erantsi eta su eztian gozatuko ditugu kazolako gaiak, zaporea ongi mamitu arte. Ordu erdi baten buruan iragoko dugu saltsa puregailutik (ez irabiagailurik erabili, kolore gorria galdu egingo baita bestela).

Gainerako olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Bakailao puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, bizpahiru minutuan. Mamitsu geratuko dira barrutik, garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten.

Tomate saltsan sartuko ditugu ondoren solomoak, erretako piper-zerrendekin batean: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Piper berdeak

Piper berdeak frijitzeko era

Piper berdeak frijitzeko era – Beharrezkoak Olioa Piper berdeak   Errezeta Deus ez dago higuingarriagorik piper berdeak olio hotzean frijitzen jartzea eta paderatik beraxko, zurbil eta koipetsu ateratzea baino. Horrelakorik gerta ez dadin, oso bero …

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin –  Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 …

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak –  Osagaiak 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti 2 piper berde, zerrendatan moztuak 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Pikillo piperrak, 2 pote …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Atuna piperrekin

Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …