Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin –
Osagaiak
- 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
- Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak
- Azalore bat
- 10 koilarakada oliba olio
- Tipulin bat, pikatua
- 3 baratxuri ale, osorik
- Koilarakada apal bat piperrauts
- Ura eta gatza
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin
Errezeta
Kazola zabal batean ipiniko ditugu patatak eta azalorea; urez estali eta gatza emango dugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu 20 bat minutuan egosten, xamur geratu arte. Sua itzali baino 5 minutu lehenago sartuko dugu bakailaoa, epe horretan irakitan egon dadin. Xukatu eta gero, erretilu batean jarriko dugu bakailaoa, eta azalorea eta patatak haren ondoan. Barazkiak egosi diren salda pixka bat, 10 koilarakada, gordeko dugu baratxuri-saltsarako.
Padera batean olioa, tipulina eta baratxuriak ipini ondoren, gatza eman eta su bizian edukiko ditugu barazkiak gutxienez 10 minutuan, gorritu eta xamur gelditu arte. Salda erantsi, erne zipriztinekin!, eta beste une batez edukiko dugu guztia irakiten. Padera sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Baratxuri saltsa honetaz garaztatuko ditugu azalorea, bakailaoa eta patata egosiak. Mahairako prest edukiko dugu orduan bakailaoa.
Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Patata purea gurinarekin
Osagaiak Kg bat patata, egosia 600 g gurin hotz Esnea, baso erdi handi bat Esnegain urtua, baso erdia Gatza Errezeta Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur …

Bakailao hegalak saltsa berdean patatekin
Osagaiak Bakailao freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …

Bakailao brandada
Bakailao brandada – Osagaiak Kg bat bakailao, beratua eta 8 puskatan zatitua Litro laurdena oliba olio birjina Litro laurdena esne Limoi baten zukua Bakailao brandada Errezeta Urez betetako kazola batean ipiniko ditugu bakailao solomoak, azal …

Patata pastela
Patata pastela – Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

Patatak mikrouhinetan egosteko era
Patatak mikrouhinetan egosteko era – Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat eta gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen …