Menua

Bainila nola erabili

  • Bainila nola erabili
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bainila nola erabili – 

Beharrezkoak

  • Labana

Errezeta / Teknika

Bainila_ongailu berezia da, kartsua. Hoberenak lodi eta luzeak dira, hogei bat zentimetrokoak. Zaila da supermerkatu handietan aurkitzea, garesti samarrak baitira. Eskuaz hartzean lehor edo hautsiak baldin badaude, seinale txarra. Herri tropikaletatik etortzen da: Hawaii, Madagaskar, Mexiko, etab.

Behatzen artean hartzean heze eta bigun egon behar du bainilak, eta horrek esan nahi du adaxka barrenean ehunka bihi beltz izango dituela, bainilaren egiazko muina. Bihi horiek erabiltzeko, luzetara ireki bainila leka eta labana baten muturrarekin atera aleak, askatzeko eta gero adaxkarekin batera nahi dugun horretara botatzeko dela esnea edo esnegaina, dela olioa, pasta edo krema.

Ez dezala jasan irakite luzetik. Infusio moduan utzi, eta ahalik luzeen pausatu dadila. Bainila_leka gorde, behin garbitu eta lehortutakoan, azukre ontziei edo beste zerbaiti lurrin goxoa emateko balioko baitigu.

Bainila nola erabili

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sagar, udare eta bainila konpota

Sagar, udare eta bainila konpota

Sagar, udare eta bainila konpota –  Osagaiak 6 sagar 6 udare 10 koilarakada ur Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Limoi baten zukua Errezeta Sagarrak zuritu eta puska irregularretan zatituko ditugu lehenik, barneko zuztarra kenduta. …

sukaldean-fondo0

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

Osagaiak 500 g marrubi, txortenik gabe, laurdenetan zatituak 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi zukua, tanta batzuk Bainilazko izozkia *Lau pertsonentzat Errezeta Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. …

sukaldean-fondo0

Mugurdi salteatuak bainila izozkiarekin

Osagaiak 500 g mugurdi, txortena kenduta 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi ur tanta batzuk Bainila izozkia Errezeta Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu …

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin –  Osagaiak 500 g azukre Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek. Azukre bainilatua nola egin Errezeta Azukre honen oinarria bainila lekak …