Menua

Babak arandoiekin salteatuak

  • Babak arandoiekin salteatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Babak arandoiekin salteatuak – 

Osagaiak

  • 800 g baba xamur eta txiki, zurituak
  • 200 g arandoi, arkume nahiz txahalarenak
  • dl bat ilar leka salda
  • Tipulin fresko bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Gatza

Errezeta

Ordu erdian edukiko ditugu arandoiak ur hotzean. Lehortu eta garbitu egingo ditugu ondoren, alde gogorrak eta azalak kendurik. Puska ez oso txikitan moztu eta segundo batzuetan edukiko ditugu ur irakitan. Xukatu eta lehortu. Gatza eman.

Baba lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan (2 koilarakada). Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu babak. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu. Gatz pixka bat eman eta su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan.

Baratxuriak gorrituko ditugu ondoren padera batean, gainerako olioan. Su bizian salteatuko ditugu arandoiak, gorritu arte. Erne, ez daitezen lehor. Babak erretilu batean jarri eta haien gainetik barreiatuko ditugu arandoi salteatu berriak.

Babak arandoiekin salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Babak urdaiazpikoarekin

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak –  Osagaiak 800 g baba fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …

Baba gordinak entsaladan

Baba gordinak entsaladan

Baba gordinak entsaladan –  Osagaiak Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi laurden baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Baba gordinak entsaladan Errezeta Babak …

Baba gordinak entsaladan mendarekin

Baba gordinak entsaladan mendarekin

Baba gordinak entsaladan mendarekin –  Osagaiak Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat Menda freskoa, eskuz puska txikitan egina. Eskutada txiki bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi laurden baten zukua …

Baba gordinak entsaladan ahuntz gaztarekin

Baba gordinak entsaladan ahuntz gaztarekin

Baba gordinak entsaladan ahuntz gaztarekin –  Osagaiak Baba gordinak, ahal dela samurrak eta txikiak, azala kenduta. Kilo bat Ahuntz-gazta ertain bat, samurra, dadotan moztua Oliba olio birjina, 6 koilarakada Limoi laurden baten zukua Gatza eta …

Babak arrautza irakinarekin

Babak arrautza irakinarekin

Babak arrautza irakinarekin –  Osagaiak 800 g baba fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …