Azenario marmelada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 375 g azenario, zurituak
- 375 g azukre
- 10 koilarakada ur
- Limoi erdi bat
- Laranja erdi bat
Errezeta
Zuritu eta pisatu ondoren, lodi arraspatuko ditugu azenarioak. Bestalde, birrindu egingo ditugu limoi eta laranja erdien azalak, eta zukua aterako diegu haien mamiei. Gai guztiak eroso sartuko diren kazola batean, geruzetan ipiniko ditugu azenario arraspatua eta azukrea, txandaka antolaturik, eta ordena berean hautseztatu eta isuriko ditugu azal birrinduak eta zukuak. Azkenik, gutxienez hamabi orduan edukiko dugu guztia hotzean, ongi tapaturik.
Epe horren ostean, su eztian jarriko dugu geruza-nahastura kazola batean. Ura erantsi eta luzaro utziko diegu gaiei egosten, konfituraren itxura hartu arte. Bi ordu egingo dute gutxienez, su ezti-eztian, karamelu-kolorea hartzen utzi gabe. Potetan sartuko dugu marmelada ondoren, eta hozkailuan gorde.

Marrubi marmelada
Marrubi marmelada – Osagaiak 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan. Azukrea, bainila …

Azukre bainilatua nola egin
Azukre bainilatua nola egin – Osagaiak 500 g azukre Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek. Azukre bainilatua nola egin Errezeta Azukre honen oinarria bainila lekak …

Piku marmelada
Piku marmelada – Osagaiak 3 kg piku, ongi onduak eta garbiak 250 g azukre beltz 12 koilarakada ur 2 koilarakada, zopakoak, ron zaharra Piku marmelada Errezeta Zuhaitzarekin lotzen dituen txorten gogorra eta beste edozein hosto …

Mugurdi marmelada
Mugurdi marmelada – Osagaiak 1,5 kg mugurdi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Mugurdi marmelada Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu mugurdi guztiak. Azukrea, bainila ireki …

Almibarra
Almibarra saltsa gozo oinarrizko oso erabilia da gozogintzan eta geuk nahi bezalako lodiera emanen diogu, ia-ia ur izatetik, lika edo pegamendu moduko bat izateraino. Honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo …