Aza patatekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Aza patatekin –
Osagaiak
- Aza bat
- 2 patata eder
- 15 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri ale, xerratan
- Gatza
Aza patatekin
Errezeta
Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Denbora hori igarotakoan erantsiko ditugu patatak, zurituak eta puska handitan, eta beste 20 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xukatu eta eltze batean edukiko ditugu aza eta patatak.
Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea aza eta pataten gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero.
Aza patatekin

Patatak uretan ongi egosteko era
Patatak uretan ongi egosteko era – Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin …

Aza purea
Aza purea – Osagaiak Aza bat Oliba olioa, litro laurdena 4 baratxuri ale, zerrendatan 100 g patata pure Gatza Aza purea Errezeta Aza bitan egin. Erdialdeko zurtoina kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal dela, kendu …

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin
Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

Aza shangai eran
Aza shangai eran – Osagaiak 500 g aza hosto, zerrenda mehetan zatitua 2 eskukada Malagako mahaspasa, uretan beratuak lehor baleude 4 koilarakada oliba olio Piperrautsa, koilarakadatxo bat Gatza Aza shangai eran Errezeta Gaiak hondoan itsatsiko …

Patata gainerreak kremarekin
Patata gainerreak kremarekin – Osagaiak 1’5 kg patata Perrexil sorta bat Apio adaxka bat Limoi azal bat, liztariz lotuak Litro bat esne Esnegaina, litro laurdena Gazta arraspatua, 150 g Baratxuri ale bat, erdibitua Gatza eta …