Menua

Arrozesne pattarra

  • Arrozesne pattarra
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrozesne pattarra – 

Osagaiak

  • 900 g esne
  • 900 g esnegain likido
  • 200 g arroz
  • 300 g azukre
  • 10 koilarakada kanela pattar edo uxuala
  • Kanela txotx txiki bat

Errezeta

Esnea eta esnegaina kazola batean sartu eta irakiten jarri su motelean. Lehenbiziko borborrak hasi eta berehala, azukrea, arroza eta kanela txotxa gehituko ditugu, eta beste 20 minutuz utziko dugu irakiten, baina ez indar handiz. Denbora hori iraganik, nahastura epeltzen utziko dugu eta iragazkitik pasatuko dugu. Azkenik, pattarra eman eta hozkailuan sartuko dugu freska dadin. Botilatu egin genezake.

Hozkailuan 3 bat egun iraungo du. Egun gehiago pasatuz gero, esnekia mingortzeko arriskua dago eta, jakina, pattarra galaraztekoa.

Arrozesne pattarra

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra –  Osagaiak 800 g esne 200 g esnegain likido Laranja edo limoi azal puska eder bat Kanela txotx bat 175 g azukre 150 g ron Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g …

Whiski-eta-kanela-pattarra

Whiski eta kanela pattarra

Whiski eta kanela pattarra –  Osagaiak 125 g azukre 300 g esne 900 g esnegain likido 10 koilarakada whiski 2 kanela txotx Errezeta Esnea, esnegaina eta azukrea eltze batean nahasi. Kanela txotxak sartu ondoren, sutan …

pattarra

Kakahuete pattar krematsua

Kakahuete pattar krematsua –  Osagaiak 22,5 cl ur 75 cl esne Kakahuete gurina, 100 g 30 g azukre Kakao hauts zimiko bat Gatz pixar bat Ron urtetsua, 4 koilarakada handi Errezeta Ura eta esnea irakinarazi …

patxarana

Patxarana

Patxarana –  Osagaiak Basaran freskoak, onduak, kilo bat Patxarana egiteko anis berezia, 3 litro Kafe ale batzuk … Errezeta Ongi garbitu basaranak, uretan, gero lehortu eta hurrena bidoi edo bonbila handi batean sartu. Ondoren anisa …

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra –  Osagaiak 500 g esne 500 g esnegain likido 300 g hur-praline Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki 150 g hur pattar … Errezeta Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan …