Menua

Arroza entsaladan

  • Arroza entsaladan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arroza entsaladan – 

Osagaiak

  • Arroz zuria, kilo erdia
  • 2 baratxuri ale, osorik
  • Oliba olio birjina, 3 koilarakada
  • 2 litro ur
  • 3 tomate, ongi helduak
  • Piper berde bat, txikitua
  • Tipulin bat, txikitua
  • Gatza

Arroza entsaladan

Errezeta

Kazola zabal batean, olioa jarriko dugu, baratxuri aleekin, baina hauek osorik eta zuritu gabe. Su motelean berotu dadila eta baratxuriak gorritzen hasten direla ikusten dugunean, orduan arroza gehitu eta nahasi pixka batean. Gatza eman eta ur beroa isuri kazolara (nahi izanez gero, salda kontzentratuaren plantilla bat ere jar genezake). Irakiten utzi, ez indarrez, arroza egosia dagoela ikusi arte, hau da, 15 bat minutuz. Ura kendu eta hozten utzi. Denbora sobera pasatu baldin badu arrozak egosten, hauxe dugu konponbide erraz bat: laster xukatu eta ur hotzetik pasarazi, egostea eteteko.

Tomateei azala kendu eta dado txikitan moztuko ditugu. Piper berdea eta tipulina gehitu gero. Behar duen gatza eman eta oliba olio birjina isuri, oparo, zorrotada eder bat. Arroza gehitu eta ongi nahasi. Beharrezkoa balitz, pixka bat gazitu berriz.

Arrozarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat..

Arroza entsaladan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada –  Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 …

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

sukaldean-fondo0

Tomate entsalada oliotan ondutako bakailao gibelarekin

Osagaiak 4 tomate heldu Oliotako bakailao gibela, pote bat olioa kenduta 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua …

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …