Arroza barazkiekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Arroza barazkiekin
Osagaiak
- 3 koilarakada handi oliba olio birjina
- Porru bat, pikatua
- Azenario bat, xerratan moztua
- Tipula bat, pikatua
- Xorta bat leka, haririk gabe eta zatituak
- 2 eskukada txanpinoi, zatituak
- 4 orburu garbi, laurdenkatuak
- Alberjinia bat, dadotan moztua
- Bi baratxuri ale, xehatuak
- 4 koilarakada tomate saltsa
- 500 g arroz
- 1,3 l oilasko-salda edo ur
- Gatza
Errezeta
Kazola zabal batean, olio isuri eta porrua, azenarioa eta tipula gozatuko ditugu su eztian, 5 minutuko denbora-tartean. Lekak, txanpinoiak, orburuak, alberjinia eta baratxuria erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez. Su eztian edukiko dugu guztia beste 10 minutu gehiagoan.
Tomate saltsa gaineratu eta gero irauliko dugu arroza. Kontu handiz nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren. Gatz puntua neurtuko dugu ondoren eta gatz pittin bat gehiago emango dugu behar izanez gero. Ura bota badugu, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu, arroza behar bezala gozatzeko. Kazola estali eta su eztian egosiko dugu guztia, 16/18 minutu inguruan.
Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, arroza minutu batzuetan pausatzen utzi kazola estalita, eta berehala zerbitzatuko dugu.
Arroza barazkiekin

Arroza karraspinekin
Osagaiak Karraspinak krema errezeta bat Tipulin bat, fin zatitua 500 g arroz Edontzi bat ardo zuri 1,3 l salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua) 5 koilarakada oliba olio Koilarakada bat Idiazabalgo gazta birrindu Gatza Errezeta …

Arroza abakandoarekin
Arroza abakandoarekin Osagaiak 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza Ura eta gatza 5 koilarakada oliba olio Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada tomate saltsa 600 g arroz (ale biribileko …

Risottoa
Risottoa – Osagaiak 6 koilarakada handi oliba olio birjina 2 baratxuri ale, xehatuak 2 tipulin handi, pikatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l salda edo ur Koilarakada bat gazta koipetsu, birrindua 2 koilarakada esnegain, …

Arrozesne usaingozatua
Arrozesne usaingozatua – Osagaiak 3 l esne 150 g arroz, pikor biribilekoa 125 g gurin 300 g azukre Limoi azal bat Kanela adaxka bat Cognac xorta bat Anis xorta bat Patxaran xorta bat Arrozesne usaingozatua …

Arroza entsaladan
Arroza entsaladan – Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …