Menua

Arroza abakandoarekin

  • arroza abankandoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arroza abakandoarekin

Osagaiak

  • 2 abakando, 700 bat gramokoa bakoitza
  • Ura eta gatza
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • 600 g arroz (ale biribileko arroza)
  • Baso bete ardo zuri
  • Arrain salda, litro laurdena, edo ura itsaski salda kontzentratuaren pastilla batekin
  • Zorrotada bat armagnac edo brandy
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Abakandoak egosi, baina ur hotza jarrita hasieran, ez iturriko ur beroa. Gatza eman urari (20 g litroko). Borborka hasten denean indarrez, 2 minutuz egon daitezela abakandoak. Gero atera, xukatu eta hozten utzi. Buruak, pintzak eta gorputza bereizi, eta buztanei eta pintzei azala kendu. Buztanak medailoi loditan puskatu. Barrenean gordinik gelditu behar dute. Pintzak bitan moztuko ditugu. Koralak plater batean gorde geroko. Buztanaren eta pintzen azalak arrain saldari edo urari gehituko dizkiogu. Saldari edo urari irakinaldi ederra eman, 15 minutukoa. Gero iragazkitik pasarazi, abakando azalak kentzeko.

Buruak puska txikitan zatituko ditugu. Kazola zabal batean oliba olioa, tipula eta baratxuriak jarriko ditugu, gatz pixka batekin. Su ez oso bizian jarri dena, barazkiak poliki frijitu eta pixka bat gorritu daitezen. Pasa dezatela 20 minutu. Orduan abakando buru puskak gehitu eta sua bizitu, daukaten zuku guztia atera dezaten. Ahal dela, zurezko zaliarekin zapaldu, zukuak askatzeko. Brandya edo armagnac-a gehitu eta pixka bat lurruntzen utziko dugu. Gero tomate saltsa gehitu eta dagoela su motelean beste minutu batzuez. Orduan, arroza bota eta pixka bat nahasi dena. Ardoa ere gehitu. Sutan egon dadila pixka batean, likido pixka bat lurrundu arte. Ondoren salda edo salda-pastilla eman diogun ura isuri kazolara. Gatza eman. Oso su motelean egosiko dugu dena, 16 bat minutuan. Egosten ari den azken minutuan buztan eta pintza puskak bota, buelta batzuk eman, beroa ongi sar dakien, eta perrexil xehatua gehitu. Pausatzen utziko dugu istant batean, arroza ongi blaitu dadin. Gero zerbitzatu eta jan.

Koilarakada batzuk allioli eransten ahal ditugu, edo maionesa, baina zuringorik gabe egina, hau da, arrautza gorringoak, baratxuria eta oliba olioa turmixean. Eta ongi nahasi arrozak xurgatu dezan.

Arroza abakandoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arroz paella

Arroz paella

Arroz paella –  Osagaiak 5 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bat 3 piper txorizero edo 5 piper lehor oso, zuztarrik gabe 4 piper berde Kg erdia txerri haragi, gizenik gabe eta puskatan Oilasko izter bat, hezurra …

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan –  Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …

Abakando saltsa

Abakando saltsa

Abakando saltsa –  Osagaiak 4 azenario 2 tipula Abakando edo misera karkasak Litro laurdena armagnac Botila bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Irina, ximiko bat Litro bat ur Oliba olioa 5 koilarakada gurin hotz, …

Abakando entsalada

Abakando entsalada

Abakando entsalada Osagaiak 2 abakando edo misera, uretan egosiak. 700 g bakoitzak 2 eskarola, garbi lehor eta hostoak zabal Baratxuri ale bat, pikatua 6 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada limoi zuku edo Xerez ozpin …

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …